Departamentuak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu

Plangintza eta kudeaketa zuzendari nagusia

Zuzendaritza honen oinarrizko funtzioak dira, batetik, gizarte zerbitzuen planifikazio estrategikoa egitea eta, bestetik, baldintza eraginkorrak ezartzea gizarte zerbitzuak ematen dituzten erakundeak kontratatzeko. Bigarren puntu horren zati garrantzitsua zuzeneko kudeaketako kontratuen jarraipena egitea da. Halaber, Egogaingo zentroaren kudeaketa zuzena egiten du (zentro horrek zuzeneko arreta ematen die mendeko pertsonei).

Administrazioekiko harremanak ere zuzendaritza honen ardura dira, betiere pertsonen ongizateari dagokien materiak direnean eztabaidagai.

Azkenik, Gipuzkoako espazio sozio-sanitarioa koordinatzen du (akordioak Osasun Sailarekin, Gizarte Politikako Departamentuarekin eta Eudel Euskal Udalen Elkartearekin).


José Ignacio Insausti

Zuzendari nagusia: Joxe Arizmendi Berakoe-txea

Kontaktua:

Gutun ikonoaZarategi pasealekua,
99-6. 20015 DONOSTIA
Telefono ikonoa 943 11 25 40
Fax ikonoa 943 11 26 26
E-posta ikonoa Posta elektronikoa

© 2008 Gizarte politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa