Menura salto egin
edukira salto egin
Hizkuntz aldaketa,
Cambio de idioma
Consejo de Personas Mayores de Gipuzkoa
. Gipuzkoako Adineko Pertsonen Kontseilua
Zer da?
Zein dira Kontseiluko kide ?
Helburuak
2006ko Helburuak
Kontaktua
Helburuak
Adineko pertsonekin zerikusia duen gizarte politika diseinatzen, abian jartzen eta haren jarraipena egiten laguntzea.
Adineko pertsonekin hain diskriminatzailea ez den gizarte integratzaileago bat lortzen laguntzea.
Gizartea adin desberdinetako pertsonek osatzen dutela aitortzen eta onartzen eragitea, belaunaldien arteko lankidetza bultzatuz.
Adineko pertsonen irudi egiazkoagoa eta ez hain estereotipatua eskaintzea, haien alderdi onak eta elkartasunerakoak azpimarratuz.
Gizarte estereotipoen aurkako kanpaina bereziak.
Mendekotasun eta/edo bazterketa egoerei aurre egiteko politikak bultzatzea.
Adineko pertsonen giza baliabideez gehiago baliatzearen alde egitea, haien autoestimua eta parte hartze nahiz gizarteratze maila hobetuz.
Gizarte Politikarako Departamentuarekin lankidetzan aritzea Gizarte Zerbitzuen Legearen esparruan, adineko pertsonen taldearen jardun eremuan.
Lurralde Historikoa gizarte arlo horrekin zuzenean lotutako politikari zenbateraino egokitzen zaion jakitea eta horren berri ematea.
Gipuzkoako Gerontologia Planak dauzkan estrategiei lotutako kontuak aztertzea eta horietaz eztabaidatzea.
Irizpenak ematea eta txostenak egitea plan estrategikoei buruz, urteko aurrekontuei buruz, eta Departamentuari galdatzen dizkioten gaiei buruz.
Kontaktua
|
Webgunearen mapa
|
Irisgarritasuna
| eu |
es