Gizartekintzaren zentroak. Eibarko Egogain Gerontologia zentroa
BALIABIDEAK ETA ZERBITZUAK
- Egoitzako zaintza iraunkorra: 170 plaza
- Espezializatutako zaintza osoa eskaintzen die besteren beharra duten adinekoei eta haien familiei.
- Zentroa zenbait modulutan egituratuta dago:
- Psikogeriatriaren unitatea.
- Menpekotasun fisikoaren unitatea.
- Dementzia larrien unitatea.
- Aldi baterako egoitzako zaintza: 6 plaza
- Besteren beharra duten adinekoentzat, arrazoi ezberdinengatik gerontologia zentro batek eskaintzen duen zaintza aldi jakin baterako behar dutenean.
- Eguneko zentroa: 25 plaza
- Zaintza psikosozialeko eta famili laguntzako zerbitzu bat da, besteren beharra duten adinekoentzat, hau da, beren etxean bizi izanik oinarrizko beharrizanetan eta beharrizan terapeutiko eta soziokulturaletan arreta eta zaintza behar dutenentzat.
- Zentro honek egunero eskaintzen du zaintza zerbitzua, asteburuetan barne.
- SARTZEKO BALDINTZAK ADINEKOENTZAT
- 60 urtetik gorakoa izatea
- Gipuzkoan bizi izatea
- 1997-12-15eko Foru Dekretuak ezarritako baremoen arabera neurtutako ezgaitasun fisikoa edo psikikoa edukitzea.
- SARTZEKO ERA
- Eskaera orria betetzea eskatzailea bizi den Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
Gorantz joan | Gune Korporatiboaren portadara itzuli