Gizartekintzaren zentroak. Laguntza eta Gizarte Baliabideen zentroa TXARA-1
1.2. EZINTASUNA DUTEN PERTSONEI ZUZENDURIKO LAGUNTZAK
- 1.2.2. MODULU 2
- ZERBITZUAREN HELBURUA
- TXARA 1 Egoitza espezializatuen zentroa
- Egoitza proiektu bat sortzea, pertsona mailan, talde mailan eta komunitate mailan petsona horiek sustatzeko espazio egokia izango dena eta bertan bizi direnen eta beren familien bizi kalitatea hobetuko duena, eta adinekoak edo minusbaliatuak ikusteko gizarteak duen jarrera hori hobetzeko lagungarri izango dena.
- Ondorioz, jarduera guztiek honako hau izango dute helburu:
- Egoitzan bizi diren pertsonen autonomia eta ingurukoekin harremanak izateko gaitasuna sustatzea egoitzako eguneroko bizimoduko jarduerak oinarritzat harturik eta jarduteko aukerak emanda eta horretarako behar duten laguntza guztia eskainita.
- Gorputz eta adimen gaitasunak ez murrizteko neurriak hartzea, egoitzako bertako eta gizarteko jardueretan parte hartzea sustatuta.
- Egoitzan bizi diren pertsonei familiarekin dituzten harremanak hobetzen, eusten edo berreskuratzen laguntzea.
- Plazak: 12
- ERABILTZAILEAK
- Adimen urritasun ertain eta larriko pertsonak edo antzerako portaera dutenak, pertsona mailan edo gizarte mailan moldatzeko arazo larririk ez dutenak, adinez nagusiak eta Gipuzkoan gutxienez 2 urtez erroldatuta daudenak eta eskaera egiteko unean minusbaliatutzat jo direnak.
Gorantz joan | Gune Korporatiboaren portadara itzuli