Gizartekintzaren zentroak. Laguntza eta Gizarte Baliabideen Zentroa TXARA-2
Helbidea: Baratzagi kalea 9, 20015 Donostia
Telefonoa: 943 29 26 22
BALIABIDEAK ETA ZERBITZUAK
- Egoitzako zaintza iraunkorra: 75 plaza
- Zaintza osoa eskaintzen die besteren beharra duten adinekoei eta haien familiei.
- Moduluka antolatuta, badauka menpekotasun mota ezberdinei egokitutako zaintza eskaintzea:
- Ezgaitasun fisiko eta psikiko arin eta moderatuaren unitatea.
- Dementzia larrien unitatea.
- Aldi baterako egoitzako zaintza: 20 plaza
- Besteren beharra duten adinekoentzat, arrazoi ezberdinengatik gerontologia zentro batek eskaintzen duen zaintza osoa aldi jakin baterako behar dutenean.
- Honelako egonaldiak izan daitezke:
- Asteburuko egonaldiak
- 15 eguneko egonaldiak
- Hilabeteko egonaldiak
- Eguneko centroa: 25 plaza
- Zaintza osoa eskaintzen die besteren beharra duten adinekoei, urteko 365 egunetan.
- Zein egunetan joan norberak aukera dezake: egunero asteburuak barne, asteburuetan bakarrik, edota astegunetan bakarrik.
- Balio anitzeko ostatuak: 51 plaza
- Apartamentu sail bat da, zaintza eskaintzen diena inoren beharra ez duten nahiz besteren behar txikia duten adinekoei, ostatua behar dutenean edota eguneroko gauzak egiteko laguntza txikia behar dutenean.
- IFamili unitateak ere egon daitezke, baldin eta familiako kideren batek menpekotasun fisikoa edo psikikoa badauka.
- 51 plazak honela banatzen dira:
- 17 plaza adinekoentzat
- 17 plaza minusbaliotasun fisikoak dituztenentzat
- 17 plaza minusbaliotasun psikikoak dituztenentzat.
- SARTZEKO BALDINTZAK ADINEKOENTZAT
- 60 urtetik gorakoa izatea
- Gipuzkoan bizi izatea
- 1997-12-15eko Foru Dekretuak ezarritako baremoen arabera neurtutako ezgaitasun fisikoa edo psikikoa edukitzea.
- SARTZEKO ERA
- Eskaera orria betetzea eskatzailea bizi den Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
Gorantz joan | Gune Korporatiboaren portadara itzuli