Edukietara joan
Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa

Bilatzaile aurreratua ››

Departamentuaren argitalpenak. Guztiontzako Informazioaren Gizartearen aldeko manifestua

Manifestu honen asmoa Informazioaren Gizartea aurrera ateratzen laguntzea da.

Informazioaren Gizarteak aurrerapen eta gizarte kohesioaren faktore izan behar du.

Horretarako, manifestu honek Informazioaren Gizartea aurrera ateratzeko beharrezko printzipioak identifikatzen ditu eta gizarte arlo ezberdinetan ekimen zehatzak proposatzen. Gainera horrela denek ezagutuko dituzte printzipio horiek eta bere egingo.

Helburu nagusia pertsona guztiei informazioa edukitzeko bidea irekitzea da, beren egoera sozial, ekonomiko, fisikoari edo diskrimina dezakeen beste edozein inguruabarri begiratu gabe.

Herri administrazioek, gizarte agenteen parte hartzea sustatzeko gidaritza bere gain hartuz, ziurtatzen dute teknologia berriak eta zerbitzuak izateko orduan, herritar guztientzat eta, batez ere, behar bereziren bat duten pertsonentzat aukera berdintasuna errespetatuz egingo dela.

Txostenak deskargatzen arazorik baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan info.gizartekintza@gipuzkoa.net eta interesatzen zaizun txostena bidaliko dizugu.

Gorantz joan | Gune Korporatiboaren portadara itzuli

GNet-en logoa. Gipuzkoa.net