Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek "Berdintasunaren alde" izenburupean gaigabezia duten pertsonen aldeko manifestua argitaratu dute.
Manifestu honen aurkezpena ez da ustekabea izan. Izan ere, 2003. urtea "Gaigabezia duten pertsonen aldeko urtea" izendatu dute eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Aldundien ustez, egoki eta komenigarria da gai honen inguruan hainbat alderdi salatzea.
Hori guztia dela eta, Foru Aldundiok gaigabezia duten pertsonen aldeko urte hau ekitaldi formal eta helburu onen multzoa baino zerbait gehiago izan dadila nahi dugu; alegia, urte honetan Euskadin gaigabezia duten pertsonen eskubideak aitortzeko hainbat eremutan garatzen den lana bizkor dadila nahi dugu.
Aurkezten dugun gogoeta hau aipatu bidean aurrerapausoa izatea espero dugu, berriro ere gai honen inguruan ezer salatzea beharrezkoa izan ez dadin.
Txostenak deskargatzen arazorik baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan info.gizartekintza@gipuzkoa.net eta interesatzen zaizun txostena bidaliko dizugu.