Edukietara joan
Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa

Bilatzaile aurreratua ››

Departamentuaren argitalpenak. Elikadura ohitura osasuntsuak adineko pertsonentzat

Joan den mendean izan dugun aurrerapenik handienetakoa bizitza luzatzea izan da, duela hamarkada batzuk burutik pasa ere ez litzaiguke egingo horrenbeste bizi gintezkeenik. Nolanahi ere, bizitza luze horri bizi kalitatea ematen ez badiogu alferrikakoa izango da gure ahalegina eta horretara bideratzen ditugu gure ahalegin guztiak Gizartekintza Departamentuan.

Zahartzaro osasuntsu hori lortzea faktore askoren emaitza da, faktore fisikoak, psikikoak zein gizarte alorrekoak hartu behar dira kontuan. Horiei buruzko hausnarketa egitea da, hain zuzen ere, bilduma honen helburua eta Elikadura Ohitura Osasuntsuei buruzko aurreneko ale labur baina mamitsu hau dugu horretarako aukera bikaina.

Guztiok dakigu elikadura egokia izateak zein garrantzia duen gure bizimoduan, are gehiago gure herrian, jatea kulturaren zati garrantzitsua baita; horregatik uste dugu Elikadura Ohitura Osasuntsuei buruzko liburuxka hau abiapuntu bikaina dela bide hori urratzen hasteko.

Txostenak deskargatzen arazorik baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan info.gizartekintza@gipuzkoa.net eta interesatzen zaizun txostena bidaliko dizugu.

Gorantz joan | Gune Korporatiboaren portadara itzuli

GNet-en logoa. Gipuzkoa.net