Edukietara joan
Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa

Bilatzaile aurreratua ››

Departamentuaren argitalpenak. Mendekotasuna duten pertsonei eskainitako arretaren kalitatea: Arreta, ebaluazio eta pixkanakako hobekuntza ereduak zentro eta zerbitzuetan

Gipuzkoan, biztanleriaren %18k, hau da, 124.000 lagunek, 65 urte beteak ditu. Horietatik 17.000k mendekotasuna dute; hau da, laguntza behar dute jateko, ibiltzeko, janzteko... Beste gizarte garatuetan bezala hemen ere badaukagun egoera hori ondo bideratzea da XXI. menderako daukagun eginkizun sozial garrantzitsuena.

Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ongizate Estatua sendotu behar dela zinez uste duenez, agenda politikoaren lehen tokian jarri du mendeko pertsonen eta haien familien zaintza. Gipuzkoar guztiak hartuko dituen arreta eredu bat, kalitatezkoa, iraunkorra eta orekatua diseinatzen, ezartzen eta garatzen saiatzen ari da eta saiatuko da Gipuzkoako Foru Aldundia.

Nahikoa da demografiako aurreikuspenei begiratu bat ematea zahartzaroko zaintza eskaria hurrengo hamarkadetan gehitzen joango dela jakiteko; izan ere: 2020. urtean mendeko 22.000 pertsona izango ditugu Gipuzkoan eta, hortik aurrera, “baby boom”eko belaunaldiak iritsiko dira erretiro garaira. Demografiaren faktorea ez da, halere, eskaria gehiaraziko duen eragile bakarra: familia eredu tradizionala aldatu egin da eta arreta premiak gero eta konplexuagoak dira (luzaroan zaindu beharra, dementzia arazoak nagusi, gizarte eta osasun arretaren karga handia...), eta horrek Administrazio guztiei oro har eta, gai horretan eskumenak dituenez, Foru Aldundiari, ahalegin handia eskatuko dio diru eta giza baliabideen aldetik.

Txostenak deskargatzen arazorik baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan info.gizartekintza@gipuzkoa.net eta interesatzen zaizun txostena bidaliko dizugu.

Gorantz joan | Gune Korporatiboaren portadara itzuli

GNet-en logoa. Gipuzkoa.net