Edukietara joan
Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa

Bilatzaile aurreratua ››

Plangintza. Mendekotasuna duten adineko pertsonei arreta emateko eredua Gipuzkoan

Dokumentu honetan labur azaldu nahi dugu menpekotasuna duten adineko pertsonei arreta emateko gizarte zerbitzuen eredua. Eredu hori, hain zuzen ere, gauzatu nahi du Gizarte Politikarako Departamentuak epe ertainean, eta hauek dira kontuan hartuko diren alderdiak: ereduaren onuradunak izango diren pertsona erabiltzaileen ezaugarriak; erabiltzaile horien behar eta eskaerei erantzuna emateko eskainiko den prestazio mota; Lurralde Historikoak prestazio horiek errealitate izan daitezen izan behar dituen baliabideak; baliabideen finantzaketa eta administrazioen eta erakundeen arteko koordinazioa.

Dokumentuak ez du agortzen Gizarte Politikarako Departamentuaren zerbitzu multzoa, gaur egungoa edo etorkizunekoa, horrek berekin ekarriko bailuke bere hedadura era nabarmenean luzatzea. Gure eskumenen "gune gogorrari" heldu diogu, eta islatu nahi izan dugu nolakoak nahi ditugun Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarrei 2010ean bermatuko dizkien gizarte zerbitzuak.

Txostenak deskargatzen arazorik baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan info.gizartekintza@gipuzkoa.net eta interesatzen zaizun txostena bidaliko dizugu.

Gorantz joan | Gune Korporatiboaren portadara itzuli

GNet-en logoa. Gipuzkoa.net