Adineko pertsonek dituzten arazoen artean, dementzia da gaur egun hirugarren datorren gaixotasuna, bihotzeko eta hodietako gaixotasunen eta minbiziaren ondoren. Egindako estimazioen arabera, 65 urte baino gehiagoko pertsonen %8k du gaixotasuna eta 80 urte baino gehiagokoen %30ek.
Gaixotasunak familiako gainerako kideak ere bete-betean harrapatzen ditu. Zaintzaile informalak dira gaixo horiek zaintzeko oinarri.
Plan honek, gaixosatuna duten pertsonen eta haien senitartekoen berariazko premiei erantzuteko moduko arreta eta zaintza eredu bat proposatzen du
Txostenak deskargatzen arazorik baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan info.gizartekintza@gipuzkoa.net eta interesatzen zaizun txostena bidaliko dizugu.