Babes sistema publikoek beren funtzionamenduaren geldotasuna gaindi-tzeko eta gizarteak izaten dituen aldaketei eta bilakaera horien ondoriozko eskakizun berriei arintasunez, malgutasunez eta eraginkortasunez egokitzeko arazoak izan ohi dituzte. Krisialdiak etortzen dira orduan, eskain-tzen diren baliabideen, hartutako erantzukizunen eta gizartearen premien artean orekarik eza eta disfuntzioak agertzen direlarik.
Gure gizarteak azken hogei urteotan izan duen aldaketarik handienetakoa zahartzearen fenomenoa izan da zalantzarik gabe. Adineko pertsonen kopurua eta proportzioa dezente handitu dira, beren estatusa, premiak eta aukerak aldatu egin dira, eta urte jakin batzuk betetze hutsak definitzen duen talde horri begira hartutako babes neurriek eraginkortasuna galdu dute zenbait kasutan eta, beste batzuetan, ez dira inola ere behar adinakoak. Bestalde, fenomeno horrek berarekin ekarri du per-tsona ezinduen kopurua ere arrunt ugaritzea, adinarekin zuzen-zuzen zerikusi duten gaixotasunen eraginez (Alzheimer zaharren dementzia kasu). Adineko pertsonek dituzten arazoen artean, dementzia da gaur egun hirugarren datorren gaixotasuna, bihotzeko eta hodietako gaixotasunen eta minbiziaren ondoren. Gaixotasuna bere osotasunean har-tzea da gure gizarteak duen erronka handienetako bat.
Hortaz, guztiz beharrezkoa da adineko jendea berariaz babesteko eta, batik bat, beren adina dela-eta dituzten arazoak leuntzeko abian diren sistema publikoentzat jarduera ildo argiak finkatuko dituen Gipuzkoarako Gerontologia Plan bat egitea. Beste ikuspegi batetik, premia eta baliabideen artean eginiko balantze kuantitatibo eta kualitatiboak bidea ematen du sistemak dituen ahalbideen barruan plan zehatz, eragingarri eta gizarte mailan ezarritako elkartasun printzipioei nahiz bertako onuradunei egokitutakoa diseinatzeko.
Txostenak deskargatzen arazorik baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan info.gizartekintza@gipuzkoa.net eta interesatzen zaizun txostena bidaliko dizugu.