Edukietara joan
Gipuzkoako Foru Aldundia logotipoa

Bilatzaile aurreratua ››

Gipuzkoako Foru Aldundiak adimeneko gaixotasuna duten 20 pertsonentzako eguneko zentroa abian jarriko du urte bukaeran, Beasainen

Baliabide hau abian jarriz, Gipuzkoak profil hau duten erabiltzaileentzat eguneko laguntzarako 200 plazetako sare bat izango du. Esther Larrañaga, Gizarte Politikarako diputatuak proiektua aurkeztu du gaur.

2007ko urtarrilak 12

Beasainek adimeneko gaixotasuna duten 20 pertsonentzako birgaitze psikosozialeko eguneko zentro bat izango du eta abian jarriko da aurtengo azkeneko hiruhilekoan. Esther Larrañaga Gizarte Politikarako diputatuak, gaur aurkeztu duen bezala, erabiltzaileek proiektu honi esker laguntza izango dute beren autoestima hobetzeko, beren ingurukoekin dituzten harremanak hobetzeko eta beren gaitasun pertsonal eta okupazionalak gauzatzeko ere. Azken batean, beren bizi kalitatea hobetuko duen laguntza izango da.

Diputatuarekin batera, ekitaldian Patxi Plazaola alkateak parte hartu du eta Osasun Saileko Gipuzkoako Lurralde zuzendaria, Manuel Errezola, zentroa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Gipuzkoako gizarte eta osasun esparruaren barruan dituzten adimen osasuneko laguntza baliabideen sarearen barruan sartukoko delako.

Lau hilabete obretan

Zentro berria, udalak foru erakundeari lagatako lokal batean kokatuko da. Lokalak 220.76 m2 ditu eta Oriako Pasealekuan dago. Lagapena doakoa da eta 30 urteko iraupena izango du. Abenduan lagapena eratu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak eraikina egokitzeko obrak enkantera atera ditu.

Lokala Ezkiaga kaleko 1 zenbakian dago, beheko solairuan. 220,76m2 ditu, horrela banatuak: bi egongela, areto balioaniztuna, sukaldea, komunak, bilera gela, harrera, aldagelak eta almazenak.

Aurrekontua 223.912,42 eurokoa da. Gipuzkoako Foru Aldundiak lanak martxoan esleituko ditu eta hauek gauzatzeko gehienezko epea 4 hilabetekoa izango da. Ondoren, zerbitzua kudeatuko duen enpresa kontratatuko da, beraz, eguneko zentroa 2007ko azkeneko hiruhilekoan jarriko da abian.

Gaitasunak berreskuratzea

Zentroak adimeneko gaixotasun larri eta kronikoak dituzten 18 eta 60 urte bitarteko 20 pertsona zainduko ditu. Esther Larrañaga diputatuak gogoratu du gaixotasun hori dutela eta, pertsona horiek zailtasunak dituztela eguneroko bizitzan era normaldu eta integratu batean bizitzen, gabezia handiak dituztelako oinarrizko baliabide eta gaitasun sozialetan". Horregatik, medikuen tratamendu jarraituaz gain, beste laguntza batzuk ere behar dituzte, sozialagoak, adibidez "beren egoerari dagokion moduan bizitzeko leku bat, gu lanera joaten garen bezala, haiek ere beren egoerari ongi doakion leku bat ere izatea eguna pasatzeko, etab.

Astelehenetik ostiralera irekita egongo den eguneko zentroak eskainiko ditu banakako programak, horrela gizartean txertatu eta integra daitezen. Besteak beste, eguneroko bizitzan hobeto molda daitezen trebetasunen berreskuratzea landuko da, horrela erabiltzaileek ikasiko dute beren garbitasuna, elikadura edo jazkera zaintzen, dirua erabiltzen, erosketak egiten, garraiobideak erabiltzen eta abar. Zereginen terapia zentroan landuko den lanaren zati garrantzitsu bat da.

Adimen osasunaren sarea Gipuzkoan

Esther Larrañaga foru diputatuak gogoratu du Gipuzkoak baliabide sare zabala duela eta horien bidez adimeneko gaixotasuna duten pertsonen beharrei erantzun nahi zaiela.

Beasaingo zentroa, lehendik zeuden 8 zentroetara gehituko da (4 Donostian eta gainontzekoak, Irunen, Tolosan Azpeitian eta Eibarren) horrela Gipuzkoak urte amaierarako mota honetako 200 plaza dituen sare bat izango du. Adimen osasunaren gizarte baliabideak Gipuzkoan etxebizitza zerbitzuarekin osatzen da; zerbitzu honek gaixoaren autonomia areagotzen eta, aldi berean, profesionalek gainbegiratuz haien ongizatea bermatzen laguntzen du. Gainera, 65 urte baino gehiago duten adimeneko gaixoentzat, Donostiako Gurutze Gorriko Gizarte eta Osasun Zentroa dago; eskualde mailako gizarte eta osasun unitateak ere sortuko dira honen atzetik.

Gipuzkoan gutxi gorabehera 6.735 pertsona daude adimeneko gaixotasunak kolpatuta, bereziki eskizofreniak eta psikosiak, hau da, biztanleriaren %1. Dena den, adimeneko gaixotasunari adiera orokorra emango bagenio, hau da, depresioak, neurosiak, nortasun asaldurak eta beste gaitz batzuk kontuan hartuko bagenitu, kopurua handiagoa izango litzateke, biztanleriaren %4 gutxi gorabehera.

Gorantz joan | Aldizkariaren portadara itzuli

GNet logotipoa. Gipuzkoa.net