Edukietara joan
Gipuzkoako Foru Aldundia logotipoa

Bilatzaile aurreratua ››

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aita Mennik 25 plazaraino zabaldu dute Garuneko lesiodunen Donostiako eguneko zentroa

Zentroan, erabiltzaileek lan egiten dute berreskuratu ahal izateko beren eguneroko bizitzako trebetasunak. Esther Larrañaga diputatuak gaur Donostiako Antiguako auzoan dagoen zentro honetara etorri da.

2007ko otsailak 13

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aita Menni Ospitaleak Donostiako Antiguoko auzoko garuneko lesioak dituzten pertsonentzako eguneko zentroaren plazen kopurua handitu dute 20tik 25era, gaur egungo zerbitzu horren eskaerari erantzuna emateko.Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak zentroari egiten dion ekarpena handitu du tarifa itunduak %15 igota. Igoera horrek ez die eraginik egingo zerbitzu honen erabiltzaileei, erakundeak bere gain hartuko baitu oso-osorik.

Baliabide horrek urritasun neurologikoekin zerikusi duten buruko eta/edo mugimenduko nahaste larriak dituztenei zaintza orokorra eskaintzen die. Gaitz horiek garezurreko eta entzefalo traumatismoaren, garuneko hodietako istripuen, tumoreen eta entzefalitisaren, eta garunean oxigeno falta sortu eta lesio bat sortzen dion edozein gaixotasunen ondorioz sortu ohi dira. Garuneko gaitza duten pertsona horiek beren jardueretara itzultzea eragozten dieten arrastoak izan ditzakete. Beraiek dira eguneko zentro honetan laguntza jasotzen dutenak, beren autonomia handitzeko eta beren familiei atsedena emateko helburuarekin.

Esther Larrañaga, Gizarte Politikarako Departamentuko Diputatua, gaur zentrora etorri da. Zentroa Gurutze Gorriko Gizarte Zentroaren 423 metro karratu dituen gune batean kokatuta dago, bi solairutan banaturik. Aita Menni Ospitalaren aldetik- eguneroko baliabide hau kudeatzen duena-, zerbitzua ematen duen arlo ezberdinetako profesionalen taldea, Iñaki Aguirre zuzendari-gerentea, eta Jose Ignacio Quemada doktorea, Menni sareko Garuneko Gaitzen zerbitzuko psikiatra, egon da bertan.

Diputatuak gogoratu du baliabide hau abian jartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen bat izan zela, gure inguruan garuneko gaitza den erronka ezagututa, eskaera honi erantzuna emango zion eguneko zentro baten sorrera bultzatzea erabaki zuen. Horretarako, Aita Menni Ospitalearekin lankidetza hitzarmen bat sinatu zuen laguntza arlo honetan esperientzia zabala duen erakundearekin, orain dela hamar urte baino gehiago garuneko gaitza dutenentzat hainbat zerbitzu ematen dituelako estatu mahaian aitzindari. Horrela, zentroa 2003. urtean ireki zen 20 plaza zituelarik.

Aurten, Gipuzkoako Foru aldundiak 394.584 euro bideratuko ditu baliabide hau finantzatzeko.

Banakako eta arlo ezberdinetako laguntza

Euskadin urtean hartutako garuneko lesio 8.000 kasu berri sortzen dira, Gipuzkoan 2.000 inguru. Zorionez, horietatik gutxi batzuk bakarrik behar izaten dute mendekotasun handia duten pertsonentzako zerbitzua, eguneko zentro honek eskaintzen dituen zerbitzuen modukoa, azaldu du Quemada doktoreak.

Aita Menni eguneko zentroko erabiltzaileek ospitaleko errehabilitazio fasea amaitu ondoren etortzen dira zentro honetara.Beren trebetasunak berreskuratu ditzaten, banakako laguntza programa batean parte hartzen dute eta programa horren barne daude; sesio ludikoak, norberaren zaintza, taldean egindako errehabilitazio terapiak, logopedia, fisioterapia eta neuropsikologia.

Zentroko profesionalen taldea neuropsikologo batek zuzentzen du, zentroko arduraduna dena, eta terapia okupazionala osatzen duten lau monitorek, logopeda batek eta fisioterapeuta batek osatzen dute. Gainera gizarte langile baten eta mediku baten laguntza dute.

Gorantz joan | Aldizkariaren portadara itzuli

GNet logotipoa. Gipuzkoa.net