ZER DA ADOPZIOA
Adopzioa babes baliabidea bat da, beren familietan jarraitu ezin eta famili ingurune iraunkorra behar duten haurrentzat.
Adopzioak adingabearen eta familia biologikoaren arteko lege loturak hausten ditu. Era berean, haurraren eta familia adoptatzailearen artean, familia biologikoak dituen eskubide eta betebeharretan oinarritutako harremana sortzen du.
Adopzioa ezeztaezina da.
ADOPZIOA GAUR
Gure gizartean, adoptatzeko dauden adingabeen kopurua jaitsi egin da. Besteak beste, ondoko arrazoiengatik da: nahi ez diren seme-alabak eta/edo abandonatuak gutxitu egin direlako eta famili laguntza baliabideak gehitu direlako.
Horregatik, adopzio eskaerak geroz eta maizago beste herrialdetara zuzentzen dira. Herrialde horietan, gizarte eta ekonomia arazoak direla eta, familia batek adoptatu zain dauden umeak daude eta.
NORTZUK ADOPTATU DEZAKETE
Adopzioa eskatu dezakete adopzioaren bitartez guraso izan nahi duten pertsonek edo bikoteek, ezkontide izan edo izatezko bikote izan.
Horretarako, honako hauek egin behar dituzte:
NOLA TRAMITATU BEHAR DA ADOPZIO BAT
Adopzio eskaera egin nahi duten familiek Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura etorri behar dute. Bertan, informazio gehiago emango zaie eman beharreko urratsei buruz.
Erakunde honek egiten dituen izapide guztiak doanekoak dira eskatzaileentzat.
EMAN BEHARREKO URRATSAK:
AURRETIKO IZENDAPENA
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Egokitasun Ziurtagiriak ez du esan nahi jatorrizko Estatuak, automatikoki, hautatuko dituela guraso adoptatzaile izateko.
Adoptatu daitekeen adingabe bat badago, jatorrizko herriak berak aukeratzen du ume horrentzat egokiena deritzon familia.
ADOPZIOA ERATZEA
Adopzioa eratu ondoren, Erregistro Zibilean inskribatu behar da:
ADOPZIO ONDORENGO JARRAIPENAK
Jatorrizko herrialdeen araudiak derrigortu egiten du adingabearen adopzioaren jarraipenaren berri ematea honen familiari, adingabearen egokitzapen prozesua egokia izaten ari dela egiaztatzeko.
Adopzioa NAEL baten bitartez tramitatu bada, berak egin behar ditu jarraipen txostenak.
Adopzioa bide publikotik egin bada, Foru Aldundiari dagokio txosten horiek egitea.Argibide gehiago
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
GIZARTE POLITIKARAKO DEPARTAMENTUA
-HAUR ETA GAZTEEN ATALA-
Txara 2 Eraikina. Zarategi Pasealekua, 99
20015 Donostia - San Sebastián
Tel: 943 11 25 09
E-maila: adopcion@gipuzkoa.net
www.gizartekintza.net