Edukietara joan
Gipuzkoako Foru Aldundia logotipoa

Bilatzaile aurreratua ››

Informazio tartea

ADINEKO EZINDUENTZAKO EGUNEKO ZENTROAK

ZER DA EGUNEKO ZENTROA

Eguneko zentroak eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beste batzuen laguntza behar duten adinekoentzako laguntza zentroak dira. Batez ere, beren familiekin bizi diren adinekoentzat dira.

Zentro horietan, adinekoek behar duten zaintza jasotzen dute egunean hainbat ordutan, arreta pertsonalizatu oso baten bitartez. Gainera, zenbait jarduera egiten dituzte beren gaitasun fisiko zein psikologikoei eutsi ahal izateko eta sustatzeko. Ematen diren zerbitzuak ondoko hauek dira: garraioa, higiene pertsonaleko zerbitzua, jangela eta osasunaren jarraipena.

Baliabide honen helburua da adinekoak beren etxeetan bizitzen jarraitzea. Era honetan, zerbitzu honek bi helburu betetzen ditu: batetik, adingabea zaintzea eta, bestetik, familiari aukera ematea bere eginkizun pertsonalak eta profesionalak utzi gabe adinekoa zaintzen jarraitzeko.

ZERBITZU HONEN MODALITATEAK

NORENTZAT DA

Eguneko zentroak 60 urtetik gorakoak diren eta beren eguneroko bizitza egiteko zailtasunak dituztenentzat dira. Salbuespenez, baita beren egoera pertsonala dela eta zerbitzu hau jaso dezaketenentzat ere.

ESKATZAILEEN BETEBEHARRAK

Argibide gehiago

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
GIZARTE POLITIKARAKO DEPARTAMENTUA
-HAUR ETA GAZTEEN ATALA-
Txara 2 Eraikina. Zarategi Pasealekua, 99
20015 Donostia - San Sebastián
Tel: 943 11 25 00
E-maila: info.gizartekintza@gipuzkoa.net
www.gizartekintza.net

Gorantz joan | Aldizkariaren portadara itzuli


GNet logotipoa. Gipuzkoa.net