Bulegoak
Helbidea: Oihenart, 2 (sarrera Jose Maria Sert plazatik) 20.018 DonostiaAtegorrieta Berri zentroa Donostian egongo da, lehen San Jose egoitza zegoen eraikinean. Proiektuak 2,4 milioi euroko kostua izango du.
2007ko ekainean
Uliazpik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erakunde autonomoak, 2008. urtean zaintza osoa eskainiko duen zentro berri bat izango du Donostian adimen ezintasun larria duten pertsonentzat. Proiektu honek, bi etxebizitza independentetan egoitzako 20 plaza, eguneko zentroko 25 plaza eta Atseden programaren barnean 6 plaza eskainiko ditu. Proiektuaren kostua 2.404.048 eurokoa da.
Baliabide berri hau adineko pertsonentzako San Joseegoitza zegoen eraikinean egongo da, Jose Elosegi Alkatearen hiribidean. Eraikina erabat eraberritua izango da. Lanak ekainaren amaieran hastea aurreikusita dago eta 14 hilabeteko iraupena izango dute; beraz, baliabide berria 2008. urteko udazkenean irekiko da.
Ategorrieta Berri zentroa, sarrera nagusitik sartuta maila beheagoan egongo da atzealdeko sarreratik sartuta baino. Sarrera nagusitik sartuta, beheko solairua, hiru solairu eta terraza izango ditu. Guztira eraikiko den azalera 2.467 metro izango da eta 578 metro terraza.
Ategorrieta Berriko zerbitzuak
Etxebizitza zerbitzuak erabiltzaileei urte osoan egunero 24 orduko zaintza osoa eskainiko die. Baliabide honek eraikinaren goiko bi solairuak hartuko ditu. Solairu bakoitzak modulu independente gisa funtzionatuko du eta zerbitzu hauek izango ditu: banakako 7 logela, bi lagunentzako 2 logela, jangela, sukaldea, egongela, bainugelak, bisita gelak, biltegia eta terraza.
Eguneko zentroari dagokionez, 25 plaza izango ditu, eta eraikinaren lehenengo solairua hartuko du. Hainbat gune izango ditu, hala nola, jangelarako bi gune, elkartuta baina banandu daitezkeenak, sukalondoa-sukaldea, bi biltegi, egokitutako bainugelak, lanerako 5 gune eta terraza.
Eguneko zentroko erabiltzaileak batik bat zentro bereko egoitza zerbitzutik etorritakoak izango dira. Gainontzekoak, beren familiekin bizi diren pertsonak izango dira. Erabiltzaileek hainbat jarduera egingo dituzte 10:30etik 17:00etara, prestakuntza, terapia, lanbide eta aisia alorrekoak.
Azkenik, Atseden zerbitzuaren bidez, zentro berriak, edozein arrazoi dela eta, beren senideak zaindu ezin dituzten familiei lagunduko die, edota beren eguneroko etengabeko laguntza lanean atsedena behar duten familiei.
Zerbitzu hau oso malgua izango da; beraz, programatutako kasuak eta larriak atendituko ditu, bai etxebizitzan bai eguneko zentroan, edo bietan; malgua izango da egonaldien iraupenari dagokionez ere, asteburukoak, astelehenetik ostiralerakoak, hamabost egunekoak edo hilabetekoak izan baitaitezke, baita eskatu ahalakoak ere, hau da, orduka, egun bakarrekoak edo beste aldi batzuetakoak.
Programa hau garatzeko zentroak gune zehatza izango du beheko solairuan, honela banaturik: egongela eta jangela, sukalondo-sukaldea, banakako 4 logela, bi lagunentzako gela bat eta bainugelak.
Gune horien guztien osagarri: atsedenlekua, aparkalekua, biltegia, bulegoak, langileentzako aldagelak, galdara gela, eta zerbitzu gunea –sukaldea, ikuztegia eta mantentzea–.
Uliazpiren baliabideak
Uliazpik gaur egun 280 pertsona baino gehiago atenditzen ditu, batez ere adimen ezintasun larria duten adineko pertsonak, eta gainera, beste arazo batzuk izan ditzaketen pertsonak, adibidez: autismoaren inguruko nahasketak, mugimendu edo zentzumenezko ezintasunak, hainbat arazo mediko, adimen arazoak, dementziak edo jokabide arazotsuak dituztenak.
Horretarako baliabide hauek ditu: