Gizarte Politikarako Departamentuaren Gizarte Ekimenerako Laguntza Planaren bitartez. Laguntza jaso duten elkarte gehienek ezgaitasunaren eta gizarte eta osasunaren alorrean lan egiten dute.
2007ko maiatzean
Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuak ezgaituen, adineko ezinduen eta babesik gabeko adingabeen -Departamentuaren eskumenekoak diren hiru alorrak- bizi kalitatea hobetzeko lan egiten duten gipuzkoar elkarteen zeregina bultzatzen du Gizarte Ekimenerako Laguntza Planaren bitartez. Aurten planak 625.00 euro ditu eta orain lehen zatia esleitu da: 60 elkarteren artean banatu diren 506.300 euro.
Gizarte Politikarako diputatuak, Esther Larrañagak azaldu duenez elkarte gehienak pertsona ezgaituekin aritzen dira, eta askok hainbat gaixotasunekin lotura dute
. Hori guztia elkarteen sektoreak duen errealitatearen isla da; izan ere, sektore honetan pisu handiena ezgaitasunaren alorreko entitateek dute, seguru asko aitzindariak izan direlako maila askotan
.
Gipuzkoako elkarte sarea oso zabala eta askotarikoa da. 80 bat elkarte Gizarte Politikarako Departamentuaren helburu diren hiru kolektiboekin aritzen dira lanean, eta ia gehienekin harremana dugu, administrazioaren eta gizarte ekimenaren arteko lankidetza gure zerbitzua eskaintzen diegun pertsonen bizi kalitatea hobetzeko biderik onena dela uste baitugu
.
Laguntzen banaketa
Ezgaitasunaren alorrean diharduten elkarteek planaren aurrekontuaren %69 jasoko dute, 348.300 euro. Horien artean daude, besteak beste, ACABE, anorexia eta bulimiaren aurkako elkartea; ACCU, Crohn eta kolitis ultzerosoa duten gaixoen elkartea; ACCU, esklerosi anizkoitzaren elkartea; Gipuzkoako diabetikoen elkartea; Kemen, minusbaliatu fisikoen kirol elkartea; GENE, gaixo neuromuskularren elkartea; Katxalin, bularreko minbizia dutenen elkartea; edo ATECE, hartutako garuneko lesioaren elkartea.
Bestalde, adinekoekin lan egiten duten beste zenbait elkartek, Izarbide, Hurkoa Fundazioa, Pro Maioren eta hainbat esperientziaren eskolak, 59.700 euro jasoko dituzte (%12); harrera familien eta familia adoptatzaileen Beroa eta Ume Alaia elkarteek, eta Aspanovas, haur onkologikoen guraso elkarteak, 73.300 euro jasoko dituzte (%15); eta, azkenik, boluntarioen prestakuntzan jarduten duten hainbat elkartek 25.000 euro hartuko dituzte (%5).
Elkarte horiek Diputazioaren laguntzari esker beste hainbat proiektu gauzatzen dituzte: informazio, zabalkunde eta sentsibilizazio ekintzak, aisia eta denbora libreko jarduerak, gaixo eta familientzako aholkularitza eta autolaguntzako taldeak, e.a.