Edukietara joan
Gipuzkoako Foru Aldundia logotipoa

Bilatzaile aurreratua ››

Gipuzkoako Foru Aldundiak %60 finantzatuko du Donostiako Atzegi familien atsedenerako egoitza zerbitzua

12 plaza eskainiko dituen proiektu honen kostua 889.325 eurokoa izango da.

2007ko maiatzak 8

Atzegik 2008. udan Donostian atsedenerako egoitza zerbitzu berri bat izango du. Baliabide honen helburua, 12 egoitza plaza berriztagarri eskainiko dituenak, beren etxeetan seme-alabak zaintzen dituzten familiei modu puntualean atenditzea izango da. Baliabide berri honek eskainiko duen egoitza kopurua 552koa izango da asteburuetarako, ostiraletik igandera, 24 egoitza lau eguneko zubietarako, 72 egoitza plaza astebetekoak abuzturako, Gabonak eta Aste Santurako eta larrialdi egoerak atenditzeko egoitzak ere.

Gizarte Politikarako Diputatuak, Esther Larrañagak, Atzegiko Lehendakaria Josean Idoetak eta Atzegiko gerentea José Luis Basokok gaur aurkeztu dute guztira 889.325 euroko kostua izango duen ekimen hau. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gizarte Politikarako Departamentuko inbertsioetarako laguntzen bidez, inbertsioaren %60 ordainduko du. Eraikitze proiektuak ere Once Fundazioaren laguntza ekonomikoa izango du eta baita ere Kutxakoa, ustiaketan parte hartzea aurreikusita baitu. Eraikitze lanak udan hasiko dira eta 12 hilabeteko epea dute.

Gizarte Politikarako diputatuak azpimarratu du atseden zerbitzuak duen garrantzia ezintasuna duten pertsonen familientzat: Asko dira familian ezintasuna duten seme-alaba edo anai-arrebekin bizi direnak eta batzuetan atsedena behar dutenak indarrak berritzeko. Gertatu daiteke ere, larrialdiagatik, beren senidea une puntualean atenditu ezin dituztenak. Atseden zerbitzua kartan eskainitako zerbitzua da, famili bakoitzaren beharretara egokitzen dena, azpimarratu du. Horrela, egonaldiak aste buruetakoak izan daitezke, hamabostekoak, hilabetekoak edo egun soltekoak.

Orain arte Atzegik zerbitzu hau familiei eskaintzen zien modu puntualean, beraz proiektu honek familien eskaera garrantzitsu bati erantzuna emango dio, esan du diputatuak. Zerbitzua, beren etxeetan adimen ezintasuna duten familiako norbaitekin bizi diren Atzegiko famili guztiei zuzenduta dago.

Jose Antonio Idoeta, Elkartearen lehendakari gisa, bere ezker ona adierazi du, Gipuzkoan ezintasuna duten pertsonen atentzioan aurrerapen handia izango dela uste duelako.

Jose Luis Basoko, bere aldetik, Villa Mariren eraberritzeak Atzegirentzat duen balioa azpimarratu du, 70. hamarkadaren hasieran Gipuzkoan mota honetako taldeen beharrei atenditzeko abian jarri zen lehenengoetako eraikina izan zelako. Ordutik, ezintasun psikikoa duten gazteen belaunaldi askok gozatu dute zerbitzu honetaz, ehunka boluntarioen laguntzarekin eta hauek izan duten sentsibilitate bereziak lortu du Gipuzkoako gizartea talde honekiko duen arreta berezia.

Villa Mary, eraberritua

Zerbitzu berri hau Villa Maryn garatuko da, Avenida de Navarra, 35 zk. kokatuta dagoen etxe batean. Gaur egun, Villa Mary Atzegiko Txolarte Kluba da, gaur egun 201 bazkide ditu eta bertara joaten dira aisia eta astialdiko ekintzak garatzera.

Eraikin horretan familiarentzat atseden zerbitzua eskaini ahal izateko, eraberritze garrantzitsu bat egingo da, solairu azpiku planta berri bat barne, oztopo arkitektonikoak kendu eta solairu guztietan bainugelak jarriko dira. Ur azpiegitura ere aldatuko da, elektrizitatea eta berogailua, eta baita ere kanpoaldeko eta barrualdeko zurgintza.

Eraberritzearen ondoren, Villaren beheko solairuak Txolarte Klubaren erabilerarekin jarraituko du eta goiko bi solairuetan Familien Atseden unitatea egokituko da.

Horrela, lehenengo solairuak lau logela izango ditu, sukalde-jangela bat, egongela bat eta bi bainugela. Bigarrenean, beste bi logela egongo dira, bi bainugela eta egongela bat. Beheko solairua, Txolarte Klubarena, 5 areto balioaniztuenetan banatuko da, sukalde-jangela, egokitutako bi bainugela eta kanpoko terraza. Bi zerbitzuak sarrera independenteak izango dituzte.

Gorantz joan | Aldizkariaren portadara itzuli

GNet logotipoa. Gipuzkoa.net