Edukietara joan
Gipuzkoako Foru Aldundia logotipoa

Bilatzaile aurreratua ››




Berriak

Uliazpik 2008. urtean zentro berri bat izango du, egoitzako 20 plaza, eguneko zentroko 25 plaza eta atsedeneko 6 plaza izango dituena

Ategorrieta Berri zentroa Donostian egongo da, lehen San Jose egoitza zegoen eraikinean. Proiektuak 2,4 milioi euroko kostua izango du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak %60 finantzatuko du Donostiako Atzegi familien atsedenerako egoitza zerbitzua

12 plaza eskainiko dituen proiektu honen kostua 889.325 eurokoa izango da.

Adimen-urritasuna duten pertsonentzako zentro berria inauguratu da Gros-en

Gureak Taldeak eta Donostiako Goyeneche Fundazioak kudeatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuaren laguntza ekonomikoa du. Egoitza hirigunean zabaldu nahi izan dute talde honen gizarteratzea errazteko.

Harrera zentroko sarrera nagusia.

Saharaz hegoaldeko hamar adingabe iritsiko dira Gipuzkoara Kanarietatik

Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera zentro bezala egokitu duen Lezoko baserri batean biziko dira.

Jose Luis Madrazok, Esther Larrañagak eta Asun Etxarrik harrera familia gehiago lortzeko sentsibilizazio kanpainaren kartela begiratzen dute

Gipuzkoako Foru Aldundia zazpi anai-arreba talderentzako harrera familien bila dabil

Adingabeak beren familia biologikoetatik bananduak izan ziren eta harrera etxeetan bizi dira. Umeak etxean hartzeko prest dauden familiek 943-112509 telefonora deitu behar dute.

Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik Esther Larrañagarekin hitzegiten du proiektuaren aurkezpenean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak milioi bat euroko laguntza emango du Aretxabaletan adinekoen egoitza egiteko

Proiektua MCCren ekimenez sortu da, Debagoienean 2009rako adinekoentzat egoitzako 170 leku eta eguneko zentroko 30 sortzeko asmoz. 70 egoitza leku iraunkor, aldi baterako 20 egoitza leku eta eguneko zentroko 25 leku Foru Aldundiarekin itunduak izango dira.

Uliazpiko erabiltzaileetatik % 70ek opor programetan parte hartzen du

Jarduera ludikoak beste herritarrentzat bezain onuragarriak dira haientzat, eta atsedengarri familientzat. Aurten Salou, Zestoa, Ollogoien, Llanes eta Orio izango dira opor lekuak, besteak beste.

Esther Larrañaga, Karmelo Sáinz de la Mazarekin lankidetza hitzarmenaren sinaduran

Telelaguntza Zerbitzua, Gipuzkoako adineko 4.000 pertsonengana iritsi da

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EUDEL Euskal Udalen Elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Telelaguntza zerbitzua kudeatzeko.

Esther Larrañaga, prentsaurrekoan

Gipuzkoako Foru Aldundiak adingaeentzako 6 etxebizitza irekiko ditu datozen bi hilabeteetan

Etxebizitzak Lezo, Beasain, Zizurkil, Urretxu, Zaldibia eta Idiazabalen egongo dira, eta denera 44 plaza izango dituzte. Lezoko Uralde baserrian, Kanarietatik etorriko diren 10 gazte biziko dira, martxoko bigarren hamabostalditik aurrera.

Gorantz joan


GNet logotipoa. Gipuzkoa.net