Fermin Calbeton kalean dagoen baliabide horrek udaberrian irekiko ditu ateak.
2007ko otsailak 7
Gipuzkoako Foru Aldundiak adineko pertsonen atentziorako zentro bat abian jarriko du Donostiako Alde Zaharrean. Auzo horrek gaur egun ez du honelako baliabiderik, eta bertako bizilagunak hiriko beste leku batzuetara joan behar izan dute orain arte. Zentroa Fermin Calbeton kaleko 19. zenbakian dago; eguneko zentroko 20 plaza eta 12 egoitza plaza eskaintzen ditu, elkarbizitzako unitateetan. Baliabide hauek udaberrian jarriko dira abian.
Zentro hau abian jartzea Viuda de Elizaran fundazioaren ekimen bat izan zen, hasiera batetik Gipuzkoako Foru Aldundiak inbertsioetarako laguntza planen bidez eta plazak itunduz bultzatuta.
Atzo, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu zuen eraikina errentan ematea zerbitzu hori emango duen Elizaran Fundazioari, zerbitzuaren kudeaketaz Foru Aldundia, Gizarte Politikarako Departamentuaren bidez, arduratuko delarik. Foru erakundeak 65.790,56 euro ordainduko ditu alokairua ordaintzeko.
Eraikinean, babespeko 10 etxebizitza eraiki dira adineko autonomoentzat. Baliabide hori udal eskumenekoa da; beraz, .laster, Foru Aldundiak Donostiako Udalarekin hitzarmen bat sinatuko du plaza horiek kudeatzeko.
Adineko pertsonei laguntzeko zentroa, 1.033,32 m2-ko azalerako eraikin batean dago, eta honela dago banaturik; sotoko oina, behe solairua, lau goiko pisu, atikoa eta terraza teilatuan. Eraikina erabat abandonaturik zegoen eta oso osorik birgaitu da.