Handitu ondoren, zentroak 145 egoitza plaza izango ditu eta horietako 16 psikogeriatrikoak izango dira. Esther Larrañaga Gizarte Politikarako diputatuak eta Silvia Astorga Patronatuko lehendakariak obrak finantzatzeko akordioa sinatu dute gaur.
2007ko otsailak 9
Esther Larrañaga Agirre, Gizarte Politikarako diputatuak eta Silvia Astorga, Errenteriako Sagrado Corazón Egoitzako lehendakariak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute gaur adineko mendeko pertsonen egoitza egokitzeko eta handitzeko lanak finantzatzeko. Proiektuak unitate psikogeriatriko bat eraikitzea aurreikusten du, 16 pertsonentzako. Berritu ondoren, egoitza gaur egun dituen 128 plazetatik 145 plaza izatera pasako da, eta prest egongo da adineko mendeko pertsonei zerbitzu on bat emateko eta eskualdeko eskaera handiari erantzuna emateko.
Proiektu honek 2.541.064 euroko inbertsioa beharko du, eta kopuru horretatik, akordioan jasotakoaren arabera, Foru Aldundiak %59 ordainduko du, 1.500.532 euro. Gainontzekomilioieuroa Sagrado Corazón Egoitza Udal Patronatuak ordainduko ditu.
Larrañaga andreak azaldu duenez, diru laguntza horiek Foru Aldundiak 2008. urterako duen planaren haritik datoz, adineko pertsonen egoitzek araudiek ezartzen dituzten baldintzak bete ditzaten
. Baldintza horien eraginez hainbat aldaketa egingo dira: logelak handitu, oztopo arkitektonikoak kendu, banakako logela gehiago jarri eta elektrizitate zein suteen aurkako sistemak hobetu, besteak beste.
Sagrado Corazonen kasuan, zentroak hainbat hobekuntza lan egin ditu erabiltzaileak behar bezala zaindu ahal izateko, mendekotasun handiko pertsonak, eta horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiak 928.506 euro ordaindu zituen 2006. urtera arte. Aurreko ekimen horiek guztiek behe solairuko toki guztia libre utzi dute, 700,00 m2 inguru. Tokia hobeto aprobetxatzeko eta 16 erabiltzailerentzat modulu psikogeriatriko berri sortzeko erabakia hartu denez, hainbat zerbitzu lekuz aldatuko dira eta logelen gune berri bat egokituko da.
Arreta Espezializatua
Esther Larrañaga diputatuak azaldu du modulu psikogeriatrikoak dementzia eta portaera arazoak dituzten pertsonak zaintzeko baliabide espezializatua
dela. Adibidez, oihu egiten duten pertsonentzat, oso asaldatuta daudenentzat, kontrolik gabe noraezean ibiltzen diren horientzat, portaera oldarkorrak dituztenentzat edo ihes egiteko arriskua dagoen kasuetan egokiak dira.
Unitate hauek egoitza txiki bat bezala izango lirateke egoitza beraren barnean, isolatutako gelak dituzten moduluak, bainugela geriatrikoa, egongela, jangela eta abar dutelarik eta ematen den atentzioaren kalitatea hobetzen lagunduko dute. Bai unitateko erabiltzaileentzat eta baita egoitzako beste egoilarientzat ere, gaur egun beren eguneroko bizimodua aldatuta ikusi dezaketelako
, erantsi du foru diputatuak.