Edukietara joan
Gipuzkoako Foru Aldundia logotipoa

Bilatzaile aurreratua ››

Gipuzkoako Foru Aldundiak 291.500 euroko diru laguntza emango du Antzuolako adineko pertsonentzako zerbitzu berrientzat

Eguneko zentroa, babestutako etxebizitzak eta egoitza zentroa egongo dira, kultur etxearekin batera, eraikin berean.

2007ko martxoak 27

Gipuzkoako Foru Aldundiak 291.500 euro ordainduko ditu Antzuolako landa zentro balio aniztuna sortzeko. Udalerri horretako adineko pertsonei hainbat zerbitzu eskainiko dizkien baliabide bat izango da: eguneko zentroa, babestutako etxebizitzak eta gizarte zentroa. Sagasti izeneko lur zatian eraikitzen ari den baliabide honek eraikina partekatzen du kultur etxea izango denarekin eta datorren ekainean amaituko da.

Gizarte Politikarako Departamentuko foru diputatuak, Esther Larrañagak, eta Antzuolako alkateak, Jose Angel Zabalok, lankidetza hitzarmena sinatu dute baliabide hau finantzatzeko. Ezaugarri horiek dituen bigarrena izango da Bergara aldean, Elgetakoaren ondoren. Gizarte Politikarako Departamentuak guztira 291.500 euro emango ditu Inbertsioetarako Planaren bidez, baliabide hauek eraiki eta hornitzeko.

Adineko pertsonei zuzendutako gizarte zerbitzuak eraikinaren beheko solairuan eta lehenengo solairuan egongo dira eta eskailera eta egokitutako igogailu baten bidez loturik egongo dira bi solairuak. Horrela, beheko solairuan eguneko zentroa eta babestutako etxebizitzak egongo dira, eta egoitza zentroa eta jubilatuen etxea lehenengo solairuan.

Eguneko Zentroak 15 leku eskainiko ditu adineko mendeko pertsonentzat, Foru Aldundiarekin hitzartuak. Beren familiekin bizi diren pertsonak dira, baina ordu batzuetan laguntza espezializatuaren beharra dute. Eguneko zentroen erabiltzaileek jasotzen dituzten zerbitzuak hauek dira: garraioa, higiene pertsonala, jangela eta osasun egoeraren jarraipena.

Gorantz joan | Aldizkariaren portadara itzuli

GNet logotipoa. Gipuzkoa.net