Informazio gehiago
homogeneoaeta
orekatuaarautzeko Gipuzkoa osorako
Ondoren, udal bakoitzarekin banakako hitzarmenak izenpetuko dira. 2010ean, zerbitzu horrek 6.573 pertsona zainduko ditu, eta horietatik 3.900 ezinduak izango dira. Urte horretarako, zerbitzua batez beste 7 ordukoa izango da astero eta, gainera, jai egunetara zabalduko da.
2005eko azaroak 3
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Udalen Elkarteak (EUDEL) oinarrizko hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, eta lehenengo aldiz adinekoentzako etxeko laguntza zerbitzua arautzen du Gipuzkoan. Beraz, zerbitzu hau behar duten gipuzkoar guztiek berdintasunezko baldintzatan jasoko dute.
Gizarte Politikarako diputatu Esther Larrañagak eta EUDEL Euskal Udalen Elkarteko lehendakari Karmelo Sainz de la Maza jaunak oinarrizko hitzarmena sinatu dute. Ondoren udal guztiekin banakako hitzarmenak izenpetuko dira hurrengo abenduaren 1a baino lehenago. Akordio horien bitartez, mendekotasun egoeran diren pertsonentzako zerbitzua kudeatzeko ardura udal sinatzaileen esku utziko du Foru Aldundiak.
Hitzarmena aurkezterakoan, Gipuzkoako diputatu nagusi Joxe Joan Gonzalez de Txabarri jaunak azpimarratu du etxeko laguntzari buruzko hitzarmena adibide ona dela ikusteko Foru Aldundi honen borondatea adostasuna lortzeko. Era berean, esan du konfiantza duela hitzarmena, lehenengo pausoa izan dela eta jarraipen bat edukiko duela, Gizarte Politikarako Departamentuko foru diputatuak duela gutxi Batzar Nagusietan aurkeztutako Gipuzkoako adinekoen atentzio ereduaren inguruan
.
EUDEL lehendakaria, berriz, pozik agertu da, akordio horren bitartez Gipuzkoako udal guztiek aurrera egiten jarraitzeko aukera
izango dutelako. Bere ustez, erakundeen arteko elkarlanaren eredu horren onuradun bakarrak herritarrak izango dira, zerbitzu hobea eta koordinatuagoa
izango dutenez.