Informazio gehiago
2005eko azaroak 3
Gaur egun, gizarte zerbitzuen artean etxeko laguntza gehien hedatutakoa da Gipuzkoa, 4.817 erabiltzaile baititu. Horietatik, 2.940 ezgaituak dira. Beraz, funtsezko baliabidea da adinekoa bere etxebizitzan ahalik eta denbora gehien irauteko eginkizunaren barnean
, adierazi du Esther Larrañagak.
Programa udalen eskumenean dago, nahiz adineko pertsonak zaintzeko ardura eta erantzukizuna Foru Aldundiaren esku dagoen. Beraz, zerbitzu horretan bi administrazioek bat egiten zuten arren, ez zegoen orain arte Gipuzkoa osorako araudi erkiderik. Horren ondorioz, lurralde homogeneotasun gutxi egon izan da zerbitzuaren araudiaz, hedaduraz, kostuaz eta finantzaketaz.
Akordio horren bitartez, etxeko laguntza zerbitzua era koherente, eraginkor eta iraunkorrean
garatuko dela ziurtatu du Esther Larrañagak. Helburua da zerbitzua garatzea, 2010ean 6.573 erabiltzaile izan ditzan, horietatik 3.900 ezinduak. Beraz, 65 urtetik gorako biztanleriaren %5 zerbitzu honen barruan izango dugu udalerri guztietan, zerbitzua batez beste 7 ordukoa izango da astero eta, gainera, jai egunetara zabalduko da
.