Edukietara joan
Gipuzkoako Foru Aldundia logotipoa

Bilatzaile aurreratua ››

Bi erakundeen konpromisoa

2005eko azaroak 3

Urte betez negoziatu ondoren izenpetu den akordioaren bitartez, Foru Aldundiak konpromisoa hartu du 2005etik 2010era bitarte mendeko egoeran direnen zerbitzu orduak ugaltzera, gutxienik astean 65 urtez gorako 1.000 biztanleko 160 ordutara iristeko udalerri guztietan.

Gaur egun udalerri batzuetan ordu kopuru horrez gaindik ari direnez, Foru Aldundiak herri horientzako orduak %5 ugalduko ditu, 2010ean gehienez 180 ordutara iristeko. Beheko muturrean, 2.000 biztanlez beheko udalerrientzat ordu kopuru handiagoa ezarriko du.

Azkenik, Aldundiak gehieneko tarifa bereziko du lan egunetarako eta jai egunetarako: 16 euro orduko lane gunetarako, eta 19,20 euro orduko igande eta jai egunetarako, 2005eko uztailaren 1eko atzera-indarrez.

Udalek konpromiso hauek hartu dituzte, besteak beste: pertsona autonomoak zaintzeko zerbitzua ugaltzea; etxeko laguntza zerbitzua gaur egun kudeatzen duten enpresekiko kontratuak ez luzatzea; eta hemendik aurrerako kontratazioen baldintzak akordioaren arabera egokitzea.

Horrez gain, zerbitzuaren gaineko informazio zehatza emango diote Aldundiari, gizarte baliabideak kudeatzeko Extranet erako tresna informatikoaren bitartez, akordioan xedatutako epeen barruan.

Halaber, akordio markoan eranskin gisa azaltzen den erregelamendu berria onartuko dute udalek, sartzeko baremoa eta erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren kalkulua bilduz, 2006ko iraila baino lehenago.

Gorantz joan | Aldizkariaren portadara itzuli

GNet logotipoa. Gipuzkoa.net