Etxebizitzak Lezo, Beasain, Zizurkil, Urretxu, Zaldibia eta Idiazabalen egongo dira, eta denera 44 plaza izango dituzte. Lezoko Uralde baserrian, Kanarietatik etorriko diren 10 gazte biziko dira, martxoko bigarren hamabostalditik aurrera.
2007ko otsailak 21
Gipuzkoako Foru Aldundiak adingabeentzako 6 harrera etxebizitza berri irekiko ditu martxoa eta apirila bitartean. Etxe hauetan elkarrekin biziko dira, bertako adingabeak eta bakarrik dauden atzerritar adingabeak. Exebizitza berriak Lezo, Beasain, Zizurkil, Urretxu, Zaldibia eta Idiazabalen egongo dira, eta denera 44 plaza izango dituzte. Baliabide hauek erosteak eta prestatzeak, 1,8 milioi euroko inbertsioa eskatu du.
Esther Larrañaga, Gizarte Politikarako diputatuak adierazi duenez, Lezoko Uralde baserrian 16 eta 18 urte bitarteko 10 adingabe biziko dira, martxoko bigarren hamabostaldian Kanarietatik iritsiko direnak
. Baliabide hau erabiltzaileen gizarteratzera eta lanerako prestakuntzarako pentsatuta dago. Gazte hauen eta beren familien migrazio proiektuari erantzun bat eman nahi genioke
, adierazi du Larrañagak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo onartu zuen baliabide hau kudeatzeko lehiaketa, baita Beasain eta Zizurkilen kokatuko diren beste bi etxebizitzena ere. Kasu honetan, bakoitzak 13 eta 18 urte bitarteko gazteentzat 8 plaza izango ditu, eta martxoan izango dira abian.
Bestalde, diputatuak aurreratu du apirilaren erdialderako beste 3 etxebizitza irekiko direla, Zaldibia, Urretxu eta Idiazabalen. Bakoitzak 6 plaza izango ditu, 16 eta 18 urteko gazteentzat.
Autonomia gaitasun ona duten nerabeak emantzipatzeko etxe bezala erabiliko dira etxe hauek; baliabide berria dira, eta helburua zera da, 18 urteak Aldundiaren tutoretzapean beteko dituzten gazteak prestatzea, adin nagusitasunerako
.
Baliabide guzti hauekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak 270 plaza dituen harrera egoitza sarea izango du, zerbitzu honek duen eskaerari handiari erantzuna eman ahal izateko. Eskaera honek gora egin du, bakarrik dauden adingabe atzerritarrak direla eta –orain, ehun gazte atzerritar atenditzen ditu Aldundiak–. 2003. urtean, Gipuzkoako harrera egoitza sareak 190 plaza zituen, eta ez ziren inoiz betetzen.