Edukietara joan
Gipuzkoako Foru Aldundia logotipoa

Foru Aldundiak egoitza harreraren eredu berria jarri du martxan, adingabe bakoitzaren beharretara egokitua

Diputazioak familia biologikoekin egiten duen lana areagotuko du, adingabeentzat etxera itzultzea errazagoa izan dadin, eta nerabeen emantzipazioa indartzen duten programak ere jarriko ditu martxan. Lau zentro berri irekiko dira eta familia harrera profesionala ezarriko da. Bakarrik dauden adingabe atzerritarren integrazioaren alde egiten du.

2006ko irailak 25

Gipuzkoako Foru Aldundiak babesik gabeko adingabeentzat egoitzako harrera sarea hobetzeko plan bat garatu du. Horren helburua, babestutako etxebizitzetan igaro beharreko denbora gutxitzea da eta baita adingabeei banakako eta beren behar zehatzetara egokitutako arreta eskaini ahal izatea.

Gizarte Politikarako diputatu Esther Larrañagak, Gipuzkoako Batzar Nagusietan plan hori aurkeztu du, Ezinduen eta Babesgabeen Laguntzako zuzendari nagusi Jose Luis Madrazoren laguntzarekin . Plan horrek 4 harrera etxebizitza berri biltzen ditu , familiak berriz elkartzea sustatzen duen programa indartzea, familia harreraren sustapena eta nerabeentzat programa berezi berriak bultzatzen ditu. Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oviedoko unibertsitateak elkarrekin egindako ikerlan baten ondorioa da; gainera, arlo horretako adituen oniritzia ere badu.

Diputatuak azaldu du ere plazak atzera antolatuko ditugu eta helburu berriekin egingo dugu lan. Zehaztu du ere egun ditugun 191 plazetatik 204 izatera igaroko garela.Horretarako, 2007ko lehenengo hiruhilekoan, 13 eta 18 urte bitarteko adingabeentzatbabestutako bi etxe berri jarriko dira martxan, eta baita autonomia gaitasun ona duten nerabeak emantzipatzeko bi etxe (baliabide berria Gipuzkoan).

Gainera, une hauetan, bakarrik dauden adingabeen arreta definitzen ari gara, eta nahiz eta oraindik goiz den baliabideez hitz egiteko, aurreratu dezakegu Aldundiaren apostua integrazioaren aldekoa dela, adierazi du Larrañagak. 33 dira harrera egoitzen sarean bizi diren adingabe atzerritarrak.

Sareak hainbat babes zentro izango ditu auzoetan kokatuta, profil arrunta duten adingabeentzat, eta gehienez 8 plaza izango dituzte (gaur egun 9); horretaz gain, sareak gizarteratzeko zentroak izango ditu, egokitzapen arazoak dituztenentzat (12 plaza izan ditzakete gehienez). Azken baliabide horiek hirigunetik kanpo daude, eta babestutako etxebizitzetara joan aurreko etapa dira. Diputazioak horrelako hiru zentro ditu dagoeneko martxan: Zanduetan (Nafarroa), Irunen eta Usurbilen.

Bestalde, arazo larri zehatzak dituzten adingabeak, esaterako, ezgaitasun larriak, adimen gaixotasunak edota toxikomaniak dituztenak, zentro berezituetan sartuko dira, harrera egoitzen sarera igarotzeko balditzetan egon arte.

Hezkuntza familian

Larrañagak azaldu du nola egun adingabeak nahiko denbora luze egoten diren harrera zentroetan, izan ere familietara itzultzeko aukera txikia baita.Alabaina, egoitza harrera behin-behineko babes neurria izan dadin lan egingo dugu; horretarako, familia biologikoekin gogor lan egin beharko da, eta baita familia harrera sustatzeko ere.

Ildo honetan, Diputazioak familia biologikoen esku-hartze programa indartuko du, gurasotasun gaitasunak hartzeko edo berreskuratzeko, eta adingabeen itzulera baldintza onetan egin ahal izateko.

Hala ere, hori ez da beti posible izango. Egoera horietarako, foru erakundeak familia harrera indartu nahi du, ez haur txikienentzat bakarrik, baita 6 urtetik nerabezarora bitartekoentzat ere.

Era berean, diputatuak aurreratu du urte bukaera aurretik martxan jarriko dela familia harreren programa profesional bat 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat, era horretan larrialdi harreretan soilik egon beharko dute zentroetan. Aurrerago, baliabide hori nerabeei zabaltzea da asmoa.

Azkenik, Larrañaga andreak azaldu du Diputazioak hainbat baliabide martxan jarriko dituela nerabeei zehazki zuzenduta (gaur egun, Diputazioaren tutoretzapean dauden adingabeen %67ak 13 urte baino gehiago ditu).Umbrela programaren helburua da, esaterako, autonomia gaitasuna hobetzea familia harrera edo beren familia biologikoekin itzultzea ezinezkotzat jotzen den adingabeen kasuetan. Ekimen horren jarraipen moduan, bi emantzipazio zentro irekiko dira autonomia maila handiak lortu dituzten 16 urtetik gorako gazteentzat. Era berean, 13 urtetik gorako adingabe guztiek parte hartuko dute prestakuntza jardueretan, hala nola, sexualitatearen inguruan, drogodependentzia prebentzioaren inguruan eta ohitura osasungarrien inguruan.

Gorantz joan | Aldizkariaren portadara itzuli

GNet logotipoa. Gipuzkoa.net