Departamentuak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu

Kalitatea

Maite Etxaniz

Gipuzkoako Foru Aldundiak herritar guztien bizi kalitatea hobetu nahi du, bereziki pertsona behartsu eta ahulenena, eta horretarako gizarte politika eraginkorrak jarri behar ditu abian; hori da gaur egun dugun erronkarik handienetakoa.

Gizarte Politikako Departamentuak hainbat eta hainbat zeregin eta erantzukizun berri hartu ditu bere gain oraindik orain hasi dugun legealdi honetan, besteak beste, gizarteratzea eta enplegua, eta gazteria, lehendik bere gain zituen ezinduen eta adinekoen laguntza eta haurren arduraz gain.

Hazten doaz, beraz, gure ardurak eta, zalantzarik gabe, ardatz bera dute guztiak: kalitatezko laguntza eta zaintza ereduak garatzea, behar bereziak dituzten pertsonentzako aukera berdintasuna sustatzen lagunduko digutenak.

Maite Etxaniz

Maite Etxaniz kongresu bateanEz ditugu ahaztu, ordea, pertsona horiek zaindu eta behar dieten laguntza eskaintzen dieten familiakoak. Horregatik, hain zuzen ere, pertsona horien behar eta kezkak kontuan hartzen dituen laguntza eredu baten aldeko apustuak egin dugu, halako behjarrak dituzten pertsonek beren ohiko bizilekutik ahalik eta hurbilen bizitzen jarrai dezaten laguntzeko programa, zerbitzu, eta baliabideak garatzearen aldekoa.

Jakin badakigu gizarte baliabideen eskaerak egunera gora egiten jarraituko duela eta horrek ahalegin handia eskatuko digula guztioi. Garai berriak datozkigu, gizartean famili egitura berriak daude eta laguntza behar handiagoak sortzen dira; eta zerbait kasutan, behar horiek orain artekoak baina latzagoak eta luzeagoak izango dira. Egoera berri horiek erakundeen parte hartzea eskatzen dute, baina baita gipuzkoar guztien elkartasuna eta laguntza ere.

Gizarte Politikako Departamentuan kalitatea oinarrizko zutabe izanda egiten diogu aurre erronka horri, gure eskaintzaren ardatz eta ezinbesteko tresna modura hartuta. Kalitatea gure jardueran eta kalitatea gure beharra duten pertsonen bizitzan.

Maite Etxaniz
Gizarte Politikako Foru Diputatua

Kontaktua::

posta ikonoa Zarategi pasealekua, 99-4º 20005 DONOSTIA
telefono ikonoa 943 11 26 92 fax ikonoa 943 11 26 24
e-posta ikonoa aetxeberriar@gipuzkoa.net

 

© 2008 Gizarte politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa