Gipuzkoako Foru Aldundia adineko premiez arduratu da betidanik. Horregatik, gure adineko ezinduak egokiro zaindu nahi ditugulako, behar bezainbeste programa eta zerbitzu eskaintzea da gure lehentasunetako bat.
WEB da horren adibideetako bat. Bertan, GIPUZKOAKO EGUNEKO ZENTRO guztiei buruzko informazioa bildu dugu, horrelako baliabideren baten beharrean dagoenari aukeratzen laguntzeko.
Beren familiekin bizi diren adinekoentzat dira eguneko zentroak. Baliabide horri esker, izan ere, beren eginkizun pertsonalak eta profesionalak utzi gabe adinekoa zaindu dezakete etxekoek. Zentro horietan, beste aldetik, laguntza osoa eta personalizatua eskaintzen da eta hainbat jarduera egiteko aukera eskaintzen da, bertaratzen direnek beren gaitasunak indarberritu ditzaten nahi baita.
Eguneko zentroetara joateko, Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan egin behar da eskaera. Handik, Gipuzkoako Foru Aldundira igorriko digute zure espedientea.
Argibide gehiago:
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
GIZARTE POLITIKARAKO DEPARTAMENTUA
UDALETAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK